Gazteluko bizilagunak
espace
Jasotarrak eta Nafarroa Gaztelako erresumari eratxekitzea
Nafarroako gizarte antolamendua Erdi Aroan
Nafarroako Erresumaren erdi Aroko instituzioak
Monarkia autoritarioa eta feudalismoaren amaiera

Xabierren mundua mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
espace
Xabierren familia

Frantzisko Xabierkoa 1506ko apirilaren 6an jaio zen Nafarroako noble familia batean. Familia horretan lau leinu elkarretaratzen ziren, lauak garrantzi eta eragin handikoak XV. mendeko bigarren erdiko Nafarroako egoera politiko korapilatuan.

  espace
espace

Amaldeko aiton-amonak
Frantzisko Xabierkoaren amaldeko aiton-amonak, Azpilkuetarrak eta Aznarez de Sadatarrak, Nafarroako noblezia militarrekoak ziren.
- Azpilkuetarrak kapare familia bat ziren eta Azpilkuetan (Baztan) dorre-jauregi baten eta etxaldearen jabe ziren. Noblezia xumeko kide ziren eta Nafarroako Erdialdeko hainbat tokitara barreiatu eta finkatu ziren. Martin de Azpilkueta, leinu honen oinordekoa, Xabierrera ezkondu eta Xabierko jaun bihurtu zen.
- Aznárez de Sadatarrak Goi nobleziako kide ziren. Xabierko gazteluaren eta jaurerriaren jabe ziren XIII. mendearen erdialdeaz geroztik. Familiaren ondarea Maria eta Juana bi ahizpen eskuetara etorri zen, zeinak bata bestearen ondotik aipatu baztandar kapare Martin de Azpilkueta harekin ezkondu ziren.
espace

 
MARTÍN Y JUANA
ampliarMartin eta Juana
espace
espace

Aitaldeko aiton-amonak
Frantzisko Xabierkoaren aitaldeko aiton-amonak, Jasotarrak eta Atondotarrak, zerbitzuko nobleziaren kide ziren.
Jasotarrak jatorriz Nafarroa Behereko familia ziren. Administrazioaren zerbitzuan sartutako kapareak ziren eta noblezia xumeko kide. Arnaldo Perez de Jaso Iruñean finkatu zen eta han, bere emazte Gillermina de Atondoren aitaren laguntzarekin, goi-kargu bat eskuratu zuen Kontuetako Ganberan. Hortaz, aberastu eta goi-nobleziako kide egin zen.

 
Arnaldo y Guillermina
ampliarArnaldo eta Guillermina
espace
espace

Gurasoak
Nobleziako familia hauetatik heldu ziren Fran-
tzisko Xabierkoaren gurasoak: Juan de Jaso eta Maria de Azpilkueta.
Juan de Jasok Bolonia (Italia)ko unibertsitatean ikasi zuen eta zuzenbidean doktoretu. Nafarroara itzulirik, garrantziko karguak izan zituen erresumaren administrazioan: Kontuen Ganberan, Errege Gortean eta Errege Kontseiluan. Juan III.a Albret eta Katalina de Foixaren Nafarroako azken errege-erreginen laguntzaile leiala izan zen eta jarlekua izan zuen gorteetan nobleziaren ordezkari.
1483an Xabierrera ezkondu zen, Maria de Azpilkueta, leinu horren oinordekoarekin eta hortaz Xabierko gaztelujaun eta jaurerriaren jabe bihurtu.

 
Juan y María
ampliarJuan eta Maria
espace
espace

Senideak
Juan de Jasok eta Maria de Azpilkuetak bost seme-alaba izan zituzten: Magdalena, Ana, Migel, Juan eta Frantzisko.
Magdalena, Isabel katolikoa Gaztelako erreginaren dama izan zen. Frantzisko sortu baino bi urte lehenago Gandia (Valentzia)ko Klarisen komentuan moja sartu zen eta denborarekin hango abadesa bihurtu.
Ana, bigarren arreba, Beirera ezkondu zen Diego de Ezpeleta hango jaunarekin, Frantziskok sei urte zituela. Haren ilobetako bat, Jeronimo, Indian misiolaria izan zen bera ere.
Anaia Migel, Frantzisko baino hamaika urte zaharragoa eta Xabierko gaztelujaun izatekoa, partaide garrantzikoa izan zen gaztelau okupazioaren kontrako erreboltetan.
Juanek, zeinak amaren deitura, Azpilkueta, hartu zuen, armagizon izan zen eta anaia Migelekin batera Nafarroaren okupazioaren kontra aritu zen.

 
Hermanos
ampliarMagdalena, Ana, Miguel, Juan eta Frantzisko
espace
espace
espace
Xabier haurra gazteluan

Frantzisko, Juan de Jaso eta Maria de Azpilkuetaren bost seme-alabetako gazteena, 1506ko apirilaren seian jaio zen Xabierko gazteluaren mendebal hegaleko gela batean, Jauregi Berria deitzen zioten hartan.
Don Migel de Azpilkueta erretoreak, Maria amaren lehengusuak, bataiatu zuen haurra gazteluaren ondoko Santa Mariako eliza parrokialean.
Orduan ohitura zenez, inude batek eman zion esnea.
Aita gehienetan lekuturik egoten zen. Erresumako administrazioan zituen karguek Iruñean egotera behartzen zuten, edo enbaxadore eramaten Gaztela eta Frantziara. Horregatik amak izan zuen haurra heztearen ardura gehiena.
Lehenbiziko eskola gazteluan hartuko zuen, eta ez zen gaztelutik atera hemeretzi urtetan bere lurra alde batera utzi zuen arte.
Haurtzaro horretako gertakari lazgarriena, dudarik gabe, Nafarroaren inbasioa izango zen, Fernando Katolikoak bere armada bidali zuenean (1512), eta familiarentzat horrek ekarri zituen ondorio latzak.
Aita Juan de Jasok errege berriarekin kolaboratu bazuen ere, hil zelarik Migel eta Juan anaiak, Nafarroako dinastia legitimoaren aldekoak, bi aldiz altxatu ziren (1516, 1521) inbasoreen kontra. Matxinada horien ondoren Cisneros kardinalak matxinatuen gaztelu guztiak lurreratzeko agindu zuen. 1516ko maiatzean Frantzisko Xabierkoak, hemeretzi urte zituela, aitak egin bezala Parisko unibertsitatean ikasketak egiteko alde egitea erabaki zuen.
Azkenik, 1524an, Frantziskoren anaiek Espainiako Karlos I.ak eskainitako barkazioa onartu eta jaioterriko gaztelura itzuli ziren. Hurrengo urtean Frantziskok, hemeretzi urte zituela, aitaren urratsei jarraiki eta Parisko Unibertsitatera ikasle joatea erabaki zuen.

 
Xabier
ampliarFrantzisko
espace
espace
espace
Jasotarrak eta Nafarroa Gaztelako erresumari eratxekitzea

Fernando Katolikoak, aitzakia harturik Nafarroak ez ziola Aita Santuari laguntzen Frantziarekiko gerran, Albako dukea bidali zuen Nafarroa hartzera, baskongadetako soldadoz (Inazio Loiolakoa haien artean) osatutako armada batekin. Beaumondarren bandoko nafarren laguntzarekin, erresistentzia gutxirekin eskuperatu zuten Nafarroa. 1512ko uztailaren 25ean Iruña errenditu zen, foruak errespetatuko zizkiotelako promesaren pean.
Frantzisko Xabierkoaren familia agramondarren bandokoa zen, inbasoreen kontrakoa eta Foix-Albret dinastia legitimoaren aldekoa.
Juan de Jaso, Frantziskoren aita, Nafarroako errege-erreginen zerbitzuko pertsonaiarik handienetakoa izan zen. Katalina de Foix ezkondu behar zenean, Juan de Jaso argi atera zen senar gaztelau baten alde. Nafarroarentzat Gaztela-Aragoirekin ezkontza bidez batzea soluziorik hoberena zelakoan. Onartu zuen, halere, Katalina Juan de Albretekin ezkontzea eta leialki egin zien zerbitzu, administrazio goiko karguetan.
Nafarroa eta Gaztelaren zenbait hitzarmen negoziatu zituen eta Gaztelaren inbasio baten mehatxua sartu zenean, bi aldiz joan zen enbaxadan Gaztelako Gortera, inbasioa galarazi beharrez.
Inbasioa eta konkista gertatu ondoren (1512. urtea) Juan de Jasok Errege Kontseiluko bere lehengo karguari eutsi zion agintari gaztelau berrien agindupean. Onartu zuen egoera berria eta Fernando katolikoa errege berriari leial izateko zina egin ere bai. 1515eko urriaren 15ean hil zen, Frantziskok bederatzi urte zituela.
Migel eta Juan semeek ez zioten segitu Juan de Jasoren jarrera politikoari; aitzitik, armak hartu eta gaztelauen okupazioaren kontrako buru aritu ziren.
1516ko agramondar konspirazioan parte hartu zuten, Nafarroako tronua Foix-Albretentzat berreskuratu nahirik. Saio honek huts eginik, ondorioz Xabierko Gazteluaren defentsak suntsitu ziren: kanpoaldeko harresiak, zubia, dorreak, almenak eta matakanak kendu.
Zigor horrengatik ere, ez ziren Migel eta Juan iritziz aldatu eta 1521ean berriz altxatu ziren gaztelau okupazioaren kontra, Gaztelako tropek Hondarribiko gotorlekuan setiaturik zeudela, ohorez errenditu ziren 1524ean. Karlos I. Espainiakoak eskainitako barkamena onartu eta Nafarroako errege aitortu zuten.
Lehengo ondasunak eta jabetzak itzuli zitzaizkien guztiei. Migelek familiaren ondasunak eskuratu zituen. Juani Kontuen Ganberan postu bat agindu zioten, eta postu horri zegokion soldata kobratu zuen bizi zen artean, nahiz eta inoiz ez zuten benetan izendatu.

espace
espace
espace
Nafarroako gizarte antolamendua Erdi Aroan

Nobleak
Nobleak gizartearen talde buruzagia ziren, lurraren jabeak, bizibidez gerrariak eta erregeari leialtasun zinez lotuak.
Haietako batzuk Erregek kargudun egiten zituen gobernuan eta defentsaren antolamenduan. Horiek goi-noblezia ziren eta gorteetan ordezkariak izateko eskubidea zuten.

Hidalgo
ampliarKaparea
Jaun handiez beherago, kapareak zeuden, zuzenbidez nobleak baina ondasunez goikoak baino askoz ondasun gutxiago zituztenak. Noblezia xumea osatzen zuten.
Erregeri zer zerbitzu ematen zioten, horren arabera bi noblezi mota bereizten dira; noblezi militarra eta zerbitzukoa.
Noblezia militarra jatorriz gerlari-familiak ziren, defentsarako egituran karguak zituztenak. Halakoa zen Martin de Azpilkueta, Frantzisko Xabierkoaren amaldeko aitona.
Zerbitzuko nobleziak, berriz, erresumako administrazioan edukitzen zituen karguak. Halakoak ziren Juan de Jaso eta Arnaldo Pérez de Jaso, Frantzisko Xabierkoaren aita-aitonak
espace
Nobles
ampliarGoi mailako nobleak
espace
espace Kleroa
Monje
Nobleekin batera gizarte talde agintaria ziren. Goi kleroa zegoen, alde batetik, apezpikuak, komentuburuak eta abar, familia nobleetakoak, elizaren ondasun handiak kudeatzen zituztenak; eta beheko kleroa, bestetik, pobrea eta herri xumearen kidekoa.
ampliarMonjea  

 

espace
Obispo
ampliarApezpikua
espace
espace

Burguesía
Hirietan bizi ziren eta, merkataritzan eta artisau lanetan aritzen ziren; administrazioko kargu espezializatu asko ere beren esku edukitzen zituzten (eskribauak, abokatuak, notarioak, eta abar); zenbaitetan egoera hori aprobetxatzen zuten gizarte eskalan gora egin eta noble tituluak ere eskuratzeko.
Familia burges handiek hiri handienak beren eskuko edukitzen zituzten eta karguak izaten zituzten erresumako gorteetan, beren udalen ordezkari.

espace
Comerciantes
ampliarMerkatariak
espace
espace

Nekazariak
Nafarroako biztanle gehienak nekazariak ziren eta aurreko mendeetan bezalako bizimodua izaten segitzen zuten, hainbat errenta pagatu behar zioten jaun baten agintepean.
XV. mendean Nafarroako anitz herrik eta ibarrek kapare tituluak eskuratu zituzten. Hortaz, hango bizilagunak legez kapare edo franko ziren aurrerakoan, baina ez ziren horratik bizimoduz ez bizibidez aldatzen.

espace
Campesina
ampliarNekazaria
espace
espace
espace
espace
Nafarroako Erresumaren erdi Aroko instituzioak

corona

ERREGEA
Botere guztiak bere esku ditu eta orotariko gaietan erabakiak hartzen ditu. Erresumako instituzio guztiak haren zerbitzuan daude eta haien bitartez agintzen eta eragiten dio gizarteari.
Instituzio horien artean:

ESKUORDEA
XV. mendeko aldi luzeetan errege-erreginak ez ziren Nafarroan bizitzen eta erresumaren gobernamendua haien ordezkari baten esku egoten zen: eskuordea (lugarteniente). Ondoren, kargu horri beste izen batzuk eman
zitzaizkion: erregentea edo erregeordea.
ERREGE KONTSEILUA
Erregeri bere lanean aholku eta laguntza ematen dion gobernu organoa da. Justiziako auzitegi gorenaren eginkizuna ere badu.
ERREGE GORTEA
Erresuma guztiarentzako Justizia Epaitegia da, baina haren epaien kontra Errege Kontseiluaren aurrean hel egitea zegoen.
GORTEAK
Nobleziako, Goi Kleroko eta hirietako ordezkariek osatzen dituzte gorteak; hiru taldeok Nafarroako gizarte osoaren ordezkari aritzen dira erregeren aurrean. Erregek eskatzen duen dirua onartzen du, edo zerga berriak sortzea eta lege aldaketak proposatzen.
KONTUEN GANBERA
Erresumako kontuak, errege-ogasunaren gastuak eta sarrerak begiratzearen ardura duen organoa da.
espace
espace
espace
Monarkia autoritarioa eta feudalismoaren amaiera

XV. mendeak estatu modernoaren sorrera ikusi zuen. Estatu honen ezaugarria boterea erregeren eskuetan kontzentraturik egotea da. Horri monarkia autoritarioa deritza. Erdi Aroko disgregazio politiko eta militarraren aurrean, Estatua antolatzeko era berria sortzen da, botere kontzentrazioa ez ezik geografiaz edo historiaz kideko diren lurraldeak bateratzea ezaugarri dituena.
Monarkia autoritarioa ez da kasualitatez sortzen. Zirkunstantzia ekonomiko, sozial eta politiko berrien ondorio zuzena da.
Horrela, kapitalismo deritzan Europako sistema ekonomiko berriak nahitaezkoa du botere sendo eta kontzentratua, herri bateko antolamendu industrial eta komertziala gidatu ahal izateko. Babes hori erregek baizik ezin eman zezakeen. Eta era berean estatua baizik ez zen gauza garai hartako ezegonkortasun soziala menderatzeko.
Monarkia autoritarioa Frantzian, Ingalaterran, Portugalen eta Espainian soilik ezarri zen sendoki. Espainian, Gaztela eta Aragoiko erresumak errege bakarraren pean batu ziren. Ez Alemaniak ez Italiak, aldiz, ez zuten lortu lurraldez ez politikaz batzerik.

 
Europa en el siglo XV.
ampliarEuropa XV. mendean.
Iturria: Geografia eta Historia 2, DBH
Santillana, Zubia, Bizkaia 1997
espace
Torre del homenaje o de San Miguel
ampliarOmenaldiko dorrea edo San Migel dorrea
espace
espace
Jarduerak
1. Iker ezazu zer aldaketa sozial, politiko eta ekonomiko gertatu ziren XV. mendean, sistema feudala bukatu eta Monarkia autoritarioari hasiera eman ziotenak.
2. Bila ezazu liburutegian 1512an Nafarroa gertatu zenari buruzko informazioa, eta gogoeta egin gertatuaren garrantziaz.
3. Jar itzazu ondorengo testuan falta diren hitzak:
Monarkia autoritarioa ............................. erortzetik XVIII. mendeko iraultzetaraino irauten duen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa da. Politikaz den bezainbatean, ................................. du ezaugarri: alderdi sozialetan ......................en araberako banaketa; eta ekonomiari dagokionez, .................................
El mundo de San Francisco Javier mjavier
Argazkiak ilustracion bidaiak
webs
idatzi iezaguzu
final